Lan honetan, ikasi behar izan ditugun era desberdinen
inguruan hausnartu behar izan dugu. Honek ez du esan nahi era bakar bat
erabiltzen dugunik, baizik eta orokorrean era gehiago erabiltzen ditugu, hala
nola:
Hasteko ideiak pentsatu behar nituen,
horretarako kaletik lagunekin nindoala edozer gauza ikusten nindoan heinean
horren inguruan behaketa egiten nuen. Ondoren, nire taldeko partaideekin hitz
egin nuen ikuspuntu desberdinak alderatzeko. Behin ideiak buruan kokatu
nituela, prezi-arekin hasi nintzen.
Prezi-a, plataforma digital batean egitea erabaki nuen
eskulanekin oso txarra bainaiz eta nire ustez, plataforma digitalean emaitza
politagoa aterako litzateke. Gainera, etorkizuenan aplikazio hauek gero eta
gehiago erabiliko dira eta irakasle bezala garrantzitsua izango da erabiltzen
jakitea.
Prezi-arekin hasteko nik dauzkadan argazkiak eta
internetetik ateratako argazkiak erabili ditut.
Honekin islatu nahi izan dudana hurrengoa da: nire ustetan, egunerokotasunean ikasteko hainbat era daudela.
Alde batetik, praktikan
jarriz ikasten dugu. Teoria ere beharrezkoa da, baina teoría soilik ematen bada ez du
ezertarako balio. Zerbait ondo ikasteko bere osotasunean ikasi behar da eta
hala, zailagoa da praktin jarritako zerbait ahaztea. Adibidez, kirol bat
praktikatzen hasten zarenean orokorrean inor ez da oso ona izaten, baina behin
eta berriro praktikan jarri ez gero aukera gehiago dauzka hobetzeko.
Beste pertsonekin izaten ditugun harremanekin ere asko ikasten dugu, haien ikuspuntuak ikusiz,
eztabaidatuz, momentu onak eta ez hain onak elkarrekin biziz… Horregatik
lagunak izatea hain da garrantzitsua, gaizki zaudenean lagundu diezaidakete eta
bizipen hauetatik gauza asko ikasten ditugu.
Esperientzen bidez asko ikasten dugu. era hau beste era
guztiekin erlazionatuta dago, hau da, edozein momentua esperientzia berri
batean bilakatu daiteke, alegia, familiakin zerbait egitean edo kirol bat praktikatzean
esperientzia berri bat burutzen dugu..
Nire
ustez bidaiak egitea egokia
da. Beste herrialdeko kulturak ezagutzea oso garrantzitsua baita, leku
bakoitzak bere ezaugarriak dauzka eta horrek egiten du beste lekuekiko
desberdintasunak izatea. Bestalde, gastronomía ere aldatzen da eta bitxia da
zer jaten duten ikastea nahiz eta janari hori ez gustuko izan
Nire
ustez,familiarekin bizi izan
ditugun momentuekin ere ikasten dugu. Gure bizitzako denbora gehiena
familiarekin igaro baitugu, eta haiek inork baino hobetu ezagutzen gaituzte,
hau da, gure alderdi onak eta txarrak ikusi dituzte eta badakite egoera horren aurrean
nola jokatu behar duten. Gainera, txikitatik hezi gaituzte hoberen dakiten
moduan eta honen eraginez gaur egun halakoak gara.
Bukatzeko, zentzuen
bidez ere hainbat gauza ikas ditzazkegu. Adibidez, ikusmenaren
zentzuarekin irakurtzen ikas dezakegu, usaimenarekin usain berriak ezagutu
ditzazkegu…






No hay comentarios:
Publicar un comentario