Nire taldeak, The Sans, 'askatasuna hezkuntzan' gaia aukeratu genuen artefaktu baten bidez errepresentatzeko asmoz.
Gaiaren inguruan asko hitz egin genuen, gure ikuspuntuak eman genituen, irakurri genuen, etab. Azkenenan, bideratzeko gai izan ginen, guretzat idearik garrantzitsuenak erabilita.
Artefaktua egiteko ikasle baten burua islatzea pentsatu genuen, txikiak garenean sormena, ideia eta garatzear dauden gaitasun pila ditugu eta. Beraz, plastikozko bola honetan gaitasun desberdinak islatzen dituzten objetuak sartuta buru hori egin genuen. Burua giltzarrapo baten bidez dago itxita, hezkuntza irudikatzen zuena. Bestalde, askatasuna eta beste baloreen giltzak jarri genituen, askatasunak hezkuntzak ezartzen dituen mugak alde batera uzten dituela adieraziz.
Guzti hau islatzeko prozesua, artefaktua eta ikasleen elkarrizketen bideo bat egin genuen eta emaitza hurrengoa izan zen:
Espero dut bideo honen ondorioz askatasunaren inguruan hainbat hausnarketa irekitzea!
No hay comentarios:
Publicar un comentario