Klase talde bakoitzari funtzio bat duten aplikazioak lantzea egokitu zaigu. Gure kasuan irudiak eta soinuak igotzekoak. Batzuen artetik bi ( bata soinuarena, bestea argazkiena) aukeratu behar genituen, horietan ondo ibili ulertu arte, eta tutorial bat egin.
Tutoriala egiteko Screencast-o-matic erabiltzea aholkatu zigun irakasleak. Klasean nola erabiltzen den begiratu genuen eta etxean pare bat tutorial grabatu ditugu.
Nik egindakoa argazkiak igotzeko erabilitako aplikazioa baten inguruan da: Fotobabble. Aplikazio hau argazkiekin eta soinuekin aldi berean jolastu nahi dutenentzako da gehien bat. Hala ere, erabiltzeko erraza da, nahiz eta aukera ugari izan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario