Azalpenak entzun eta gero duda asko aurkitu ditut. Lehendabiziko momentuan ez nekien nondik hasi, ez nekielako zertaz datzan lana. Baina taldekideekin hitz egin ondoren lan honek eduki politak dituela druditu zait. Beste lanekin konparatuz guztiz desberdina da, ez dut inoiz galdera honi buruz hausnartu. Galdera hau ikusita hainbat ideiak etortzen zaizkit burura. Adibidez esperientzei esker asko ikasten dut, eta hau irudikatzeko kartografia batean modu asko daude eta denak baliagarriak. Egia da, hartzen duzun gaiaren arabera irudikatzeko momentuan erronka dexente aurki ditzakegula.
Ikerketa-taillera hobetzeko proposatuko nuke gauza gehiago egin denon artean, hau da, argazkiak edo marrazkiak elkarrekin egin edo bilatu.
Bukatzeko, espero dut gauza asko ikastea eta horretarako egun guztia adi ibiliko nahiz momentu guztiak kontuan izateko. Nire kasuan konkretuki lagun batzuekin argazkiak ateratzera joango naiz, orain arte kontutan hartzen ez ditudan momentuak plasmatzeko. Honen helburua ekintza berri bat praktikatzea da eta honek transmititzen dituen sentimenduak bizitzea.